Nire zergen ibilbidea
1. Diru-bilketa
Nafarroako Zerga Ogasunak egiten du; Nafarroak tributu araubidea berekia baitu zuzeneko zergetarako, hala nola, PFEZaren, ondarearen edo sozietateen gaineko zergetarako, eta osotara biltzen ditu zeharkako zergak, BEZa eta tabakoaren eta hidrokarburoen gaineko zerga bereziak, besteak beste. Horrez gain, diru-bilketa beste diru-sarrera batzuekin osatzen da: tasak, prezio publikoak, beste administrazio batzuen transferentziak edo ondare-besterentzeak.
2. Nola banatzen da?
Bildutakoa Administrazio Publikoen artean banatzen da. Estatuko Administrazioari eman beharreko zatia, Ekarpena alegia, Hitzarmen Ekonomikoan ezartzen da. Beste zati bat toki entitateetara joaten da, Toki Ogasunen Funtsaren bidez edo Toki Azpiegituren Planaren bidez.
3. Zertan erabiltzen da?
Nafarroako Gobernuak Nafarroaren eskumenekoak diren zerbitzu publikoak emateko baliatzen ditu bere baliabideak.
Diru-sarrera eta gastu ez finantzarioak Nafarroako Gobernuan
ko aurrekontuen datuak
-
Burututako guztizkoa
-
Diru-sarrerak
-
Gastuak
-
-
Aurrekontuan jasotako guztizkoa
-
Diru-sarrerak
-
Gastuak
-
-
Glosario - Aurrezki gordina Aurrezki gordina
-
Glosario - Aurrezki garbia Aurrezki garbia
-
Glosario - Finantziazio-ahalmena / -beharra Finantziazio-ahalmena / -beharra
Adierazleak kalkulatzeko likidazioa itxita duten urteetan erabilitako diru-kopuruen datuak erabiltzen dira, edo onartutako aurrekontua bestela.
Datuen iturriak
- Aurrekontuen datuak · Nafarroako Gobernua
- Biztanleria-datuak · Estatistika Institutu Nazionala
- Inflazioaren datuak (Nafarroako KPIren urteroko batez bestekoak) · Estatistika Institutu Nazionala
Oharra
- Erakusten diren diru-sarrerak eta gastuak Nafarroako Gobernuari dagozkionak baino ez dira.
- Inflazioaren araberako doikuntza 2024(e)ko urtarrilaren 1eko datarekin egiten da. Urteko inflazio-tasa urteko hamabi hilabeteen urte arteko inflazio-tasaren batez bestekoa da.
- Urte jakin baterako bistaratzearen tamaina (treemap) urte horretako aurrekontuaren zenbatekoarekiko proportzionala da.